Institutoa
ESNE GORDIÑA & GAZTA
etorkizuneko nekazal-gastronomia
NOR GARA
Gaztaren Institutoa
Gaztaren Institutua esne gordina eta gaztaren prozesu teknologiko eta zientifikoetan, ekoizpen primarioko sistemetan eta posizionamendu estrategikoan erabat espezializatutako aholkularitza gara.
Enpresa pribatu edota sektore publikoan irtenbide praktikoak eskaintzen ditugu, gure proposamenetan ikuspegi zientifikoa, formulazio ekonomiko berriak eta berrikuntza soziala txertatuz.
Esne gordinaren eta gaztaren kontsumoa aspaldikoa da, baserrietan aziendak eta gizakiak elkarrekin bizi zirenekoa. Eta egun, kalkula ezineko balio sozial, kultural eta ekonomikoa aitortzen zaie bai esne gordinari baita gaztari ere. Horregatik, Gaztaren Institutuan sinetsita gaude nekazaritzako elikagaien industria eraldatzeko eta etorkizunean osasuntsuak eta ekonomikoki jasangarriak izango diren kalitatezko elikadura alternatiboak garatzeko beharrezkoak ditugula.
Gaztaren Institutuko adituok gure jakintza eta ezagutza kalitate goreneko elikagaiak kontsumitzen dituzten herritarren eta ekoizleen zerbitzura jartzen dugu hiru ikuspegi bat eginez: oinarrizko ikerketa berritzailea, zientzia natural eta sozialak eta teknologia.
Gure estrategiak oinarrizko hiru ardatz jasotzen ditu, eta gure xedea da etorkizunean nekazal produktuak oinarri izango dituen gastronomiaren unibertso espezifikoa ahalbideratzeko ko-sorkuntza espazioak sortzea.
Ongizatetik, nekazaritzako elikagaien kultura eraldatzea:
- “Agro-gourmet” kontzeptuarekin sentsibilizatuta bizi den biztanleria.
- Komunitatea, gizartea eta nekazal elikagaien ekoizleak etorkizunean nekazal produktuak oinarri izango dituen gastronomiaren ko-sortzaile gisa.
Zientzia lagun, nekazaritza-industria kultura eraldatzea.
- I+G+B osasuntsu eta jasangarria.
- Nekazaritza elikagaien berrikuntza eraldatzailea.
Etorkizuneko nekazaritza elikagaien kultura eraldatzea nabarmendu diren egitasmo berritzaileak diruz, eta bestelako baliabideekin, lagunduz:
- Etorkizuneko nekazal elikagaiak eta ekoizle zein kontsumitzaileentzat esperientzia aberasgarriak.
- Nekazal industria eta nekazaritza-produktuak etorkizuneko elikaduraren berrikuntza-motore.
G.I.
Misioa
Gure misioa bikoitza da. Batetik, kalitatezko gazta ekoizpenak balorean jartzea. Eta bestetik, kalitatezko gaztaren kontsumoa eta ekoizpena areagotzea nekazaritza elikagaien balio katea aintzat hartuz, beti ere modu jasangarrian eta errentagarrian.
Entitate publikoak erakarri nahi ditugu, eta horretarako ikuspegi berritzaile bat ezarri nahi dugu, garapen zientifikoan eta sozialean oinarrituko dena eta ekoizpen sektorea eraldatuko duena. Eredu lehiakorrago baten aldeko apustua egin behar dugu, etorkizuneko kontsumo eredura egokituko dena, besteak beste, proiektu singularrak proposatuz eta garatuz.
Bestalde, Gaztaren Institutuaren izaera jarri nahi dugu balioan. Gure jardun eremua Estatura ez ezik, nazioartera zabaltzen da eta ezagutza sortzeaz gaiz, zientifikoki egiaztatuta dagoen ezagutza zabaltzen dugu eta abangoardia teknologikoak transferitzen ditugu. Hori guztia nazioarteko antolaketa estrategikoko kontzeptu berriak sortzeko.
G.I.
Bisioa
Gaztaren Institututik gazta berrikuntza-motore singular gisa proposatu nahi dugu, eta esne gordina zonalde geografiko baten biodibertsitate enbaxadore. Biak ala biak, ekonomikoki jasangarria izango den etorkizuneko gizarte kontsumitzaile baten mesedetan.
Gure nahia da ekosistema gastronomiko eta nekazal-elikadura oparo eta jasangarria sustatzea. Aniztasun kulturala oinarri, kontsumitzaileen eta nekazal produktuetan oinarritutako elikadura industria elkarrekin hazteko moduan jarriko duena. Gure adituak haien zerbitzura jarriko ditugu, aholkularitza kualifikatua eta espezializatua eskainiz.
Gazta ondare gastronomiko bakarra dela kontuan izanik; balio biologiko eta nutritibo handikoa; eta sukaldaritzan oso preziatua, Gaztaren Institututik sustatu eta indartu nahi dugun mugimendu eraldatzailea hiru norabide hauetan lerrokatzen da:
Bereizgarri kulturalen garapena, babesa eta zaintza:
tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituzten ekoizle-sortzaileak eta elikagaiak-sorkuntzak.
Ingurumen balio handiko nekazaritza sistemen eta landa eremuen garapena, babesa eta zaintza:
nekazaritza ustiategiak modernizatu, ingurumena errespetatuz eta biojasangarritasunean eta biodibertsitatean oinarrituz. Funtsezko kontzeptuak dira landa eremuaren eta hirigunearen oreka ekonomikoa bermatzeko.
Elikagai bereziekin egindako elaborazioen garapena, babesa eta zaintza:
zientzia eta artea etorkizuneko elikaduraren zerbitzura.
G.I.
Estrategia
Gaztaren Institutoak 3 ardatz nagusitan oinarritzen den eta nazioartean adituak diren lantaldea osatzen du.
Zientzia eta teknologia
Enpresa-posizionamendua
berrikuntza soziala
Hauek dira bere jarduera esparruak:
- Aholkularitza entitate pribatuan, publikoan eta n enpresa sektorean.
- Aholkularitza ematen hiru esparru hauetan: estrategia publiko legegilea, eskualdeko posizionamendua eta kalitate-markak.
- Eduki eta proiektu sortzaile.
- Informazioa zabaldu.
- Cheese Business Factory-tik egitasmo berezi eta bakarrei balioa eman eta sustatzea.
GU
lantalde espezializatua
Arlo desberdinetan ezagutza eta gaitasuna duena
ELKARREKIN
Jakituria eta aniztasuna
Disziplina anitzeko pertsonekin elkarlanean aritzeak aberasten gaituelako eta gure bezeroei eskaintzen diegun zerbitzuaren balio erantsi bat lortzen dugulako.
Jarri harremanetan
Proiekturenbat esku hartean duzulako edo informazioa jaso nahi izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez edo gure telefono zenbakira deituz.