ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA

ZIENTZIA, ONGIZATEA eTA ETORKIZUNA

esnearen eta gaztaren ekoizpenean jarduten duten sektoreei zientzia diskurtsoa oinarri duen balio erantsia ematea

Gaztaren Institutuko zientzia eta teknologia saila behar jakin bat asetzeko sortu dugu. Hain zuzen, esnearen eta gaztaren ekoizpenean jarduten duten enpresei, handiak zein txikiak, balio erantsia ematea. Landa-garapen ekonomikoa sustatzen duten eragile publiko zein pribatuekin elkarlanean, Horizon 2020 eta Horizon Europe estrategiak eta diskurtsoak barneratu ditugu Zientzia eta Teknologia sailean.

Gaztaren Institutuan egitasmo propioak garatzen ditugu, baina beti daukagu elkarlanerako atea zabalik. Oinarri zientifikoa eta teknologia berriak dira gure lan-tresna, ahalik eta aholkularitza egokiena ematea helburu. Eta bide horretan, gure eginbeharra da etorkizuneko elikaduran gaztak eta esne gordinak hartuko duten balioa nabarmentzea eta gizarteratzea.

Gure lan esparruan nazioarteko aholkulari talde batekin konpartitzen dugu. Eta horri esker, jarraian zehazten ditugun esparruetan etorkizuneko ikuspegia txertatu dezakegu: osasuna, ekoizpen jasangarria, kontsumo ohitura berriak, beste sektoreetan erabiltzen dituzten eta nekazaritzako elikagaien sektorean erabil daitezkeen aurrerapen teknologikoak, eta abar.

ERAGINKORTASUNA

Zure idazkaritza teknikoa

Zientzia eta teknologia sailean honako zerbitzu hauek nabarmendu nahi ditugu:

1

I+G+B egitasmoak

  • I+G+B egitasmoen koordinazioa.
  • Bazkideekin hitzarmenak.
  • Enpresa eta ikerketa zentroen koordinazioa
  • Garapen teknologiko berrien aholkularitza zientifikoa.

2

Formazio espezializatua:

  • Ikastaro espezializatuak antolatu eta eman
  • HORECA kanala eta banaketa, profesionalentzako formazioa eta laguntza.

3

Blog zientifikoa

Blog espezializatua sortu dugu, esne gordinaren eta gaztaren inguruan idazteko. Informazioa zientifikoa ematea da erronka, kalitatezkoa eta egiaztatua. Besteak beste, gai hauen inguruko sarrerak idazten ditugu: aurrerapen teknologiko eta zientifikoak, osasuna, ongizatea, elikagaien segurtasuna eta kalitatea… Blogaren helburua ahalik eta gehien zabaltzea, Estatuan eta nazioartean.

4

Ezagutza zabaltzeko ekitaldi, jardunaldi eta mintegiak antolatzea.

G.I.

Proiektuak

Jarri harremanetan

Proiekturenbat esku hartean duzulako edo informazioa jaso nahi izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez edo gure telefono zenbakira deituz.

Â