CHEESE BUSINESS FACTORY

Cheese Business Factory

proiektu singularren sorkuntza laborategia

Cheese Business Factory Gaztaren Institutuaren baitan sortutako espazioa da. Bere xedea da esne gordinaren eta gaztaren esparruan egitasmo berritzaileak sortzea, eta ondoren, sustatzea. Gazta etorkizuneko elikagai jasangarria eta kalitatezkoa den neurrian, laguntza lerro honen barne sartzen da, besteak beste, aipatu helburua lortzeko martxan jartzen diren ekimen industrial eta dibulgatzaileak, gaztaren ikusgaitasuna hobetuz eta bere kontsumoa bultzatuz.

G.I. LAB

Sorkuntza transformazionala

Cheese Business Factoryren bidez, Gaztaren Institutuak bere baliabideak eta ezagutza jarriko ditu ekimen bereziak sortzeko eta garatzeko, eta lehen urrats hori emanda, ekimen horiek sustatzeko.  

 

Marka irudi berezi eta bakarra.

Formazioa jaso eta lantalde aditu baten aholkularitza.

Joera berrien eta aurrerapen teknologikoen ezagutza gaurkotua.

Institututik kanpo sortu eta azkartu nahi diren egitasmoetarako aholkularitza.

Berrikuntzara bideratutako espazio honetan, begirunez hartzen ditugu ideia berritzaileekin esne gordinaren eta gaztaren errekonozimendua sustatu nahi duten aliatu estrategikoak, izan Estatu mailan edo izan nazioartean. Cheese Business Factory nazioarteko edo diziplina anitzeko sinergien kabi izango da, izaera berritzailea duten enpresa ekimenak sortu eta garatzeko.

Esne gordinaren eta gaztaren posizionamendua hobetzen lagunduko duten egitasmo dibulgatzaile eta bereziak aukeratuko ditugu, eta garapen prozesuan lagundu. Beti ere gure misio estrategikoarekin bat egiten badute.

G.I. LAB

Proiektuak

Jarri harremanetan

Proiekturenbat esku hartean duzulako edo informazioa jaso nahi izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan posta elektroniko bidez edo gure telefono zenbakira deituz.

 

Â